2017/03/03


DINOSAUROEN GARAIAN MURGILDUTA

Kaixo lagunok, jakingo duzuen bezala, azkenaldi honetan, dinosauroen inguruan gabiltza lanean, eta dinosauroen maketa bat egitea bururatu zaigu. Lan hau egitea ez da lan batere erreza! 


Lehendabizi, maketaren paisaia nolakoa izatea nahi dugun pentsatu eta marraztu genuen taldeka. Begira zer nolako marrazki politak sortu genituen!




Ondoren, etxetik ekarritako dinosauroak eredu harturik, gure maketarako plastilinazko dinosauroak sortu ditugu. Hona hemen adibide batzuren argazkiak:







Dagoeneko maketak izango duen paisaia lantzen hasiak gara, ea nola geratzen zaigun amaitzen dugunean! Bitartean aurrerapen honekin uzten zaituztegu.








Ikusten duzuen bezela burubelarri gabiltza lanean. Dena amaituta dugunean erakutsiko dizuegu, bitartean ondo segi eta laster arte!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina